Gastronomiaren balio-katearen haustura
Nola hobetu ditzakegu prozesuak gastronomiaren balio-katearen punturen batean edo batzuetan, tresna teknologikoen bidez?



Iraultza teknologikoaren aroan bete-betean gaudela, jaten duguna eta jateko modua ere eraldatzen ari da. Gure esku dago software-aplikazio berriak eta gailu berritzaileak gastronomiarekin eta pertsonekin integratzeko modu berriak eta hobeak proposatzea eta, horren bidez, zaporearen, gozamenaren, giza faktorearen eta esperientzia gogoangarrien balioa goraipatzea.
– Janari-zerbitzuko establezimenduen back-officeko prozesuak hobetzea.
– Janari-zerbitzuko establezimenduetan mahaikideen esperientziak (front-office) hobetzea.
– Honako esparru hauetan aplikazio berriak proposatzea:
- Sukaldeko eta jangelako makineria eta ekipamendu berritzaileak.
- Errealitate birtuala eta areagotua.
- Indoor Farming.
- Janariaren 3D inprimaketa.
- IoT.
- Bezero-esperientzia berriak/hobeak (osagarriak, produktuak, musika, zerbitzuak, gastronomia pertsonalizatua).
- Banaketa, logistika eta trazabilitatea (gardentasuna, informazioa).
- Food Delivery & On Demand.
- Turismo gastronomikoa.
- Janari-zerbitzuko establezimendu/jatetxe ‘smart-ak’ (kudeaketa, eragiketak, inbentarioa, hornitzaileak, hondakinen kudeaketa, business intelligence, energia-efizientzia, langileen prestakuntza, marketina, finantzak, ezagutza eta bezeroen kudeaketa).
- Mugikorra (plataformak, nabigazioa, eskaerak, erreserbak, ordainketak, fidelizazioa).
Deialdietan, hautaketa-prozesu bat egiten dugu, eta ideiek Tabakaleraren baitan garatzeko duten ahalmena aztertzen dugu. Izan ere, Tabakaleran dago kokatuta LABe – Digital Gastronomy Lab, gastronomia- eta elikadura-sektorera iraultza ekarri nahi duen ekintzailetza, berrikuntza eta teknologiako ekosistema.
Prozesua errazteko, zure ideia igo aurretik aztertu ideia horrek honako hauek betetzen dituen:
- Gastronomia- eta elikadura-sektoreari lotutako pertsonen edo kolektiboen (mahaikideak, janariaren zale amorratuak, sukaldariak, kudeatzaileak, zerbitzariak eta abar) bete gabeko premia bati edo gehiagori erantzutea.
- Balio erantsiaren ekarpena egitea (erreparatu merkatuan antzekorik –zuk imajinatzen duzun bezala behintzat– ba ote dagoen).
- Alderdi teknologikoa nolabait barnean hartzea.
Arren, ez aurkeztu baliabide honen bidez honako hauek:
- Ideiak/berrikuntzak, haiei buruzko informazioa era irekian/ez-konfidentzialean emateko eskubiderik ez duzunean.
- Hirugarrenen konfidentzialtasuna arriskuan jartzen duten informazioak edo dokumentuak.
- Produktu edo zerbitzuen sustapenak edo salmenta-mezuak. Mindtegi berrikuntza irekiko plataforma bat da. Horretarako, bisitatu enpresei edo startupei buruzko atala LABe-ren webgunean.