Faq
MINDTEGI
Ohiko
galderak
Zer da Mindtegi?
Mindtegi sormenaren, ideien eta talentuaren mintegi ireki bat da, eta gastronomia- eta elikadura-sektoreak toki-mailan eta maila globalean dituen erronka nagusietako batzuei aurre egiten laguntzeko ideia berritzaileak biltzea eta bultzatzea du helburu. Halaber, LABe – Digital Gastronomy Lab-en sartzeko atea da ekiteko eta alderdi teknologikoa barnean hartuko duten proiektu berritzaileak garatzeko gogoa duten pertsonentzat.
Nola funtzionatzen dute erronkek?
Zu bezalako pertsonek, enpresek, gastronomiaren eta elikaduraren arloko profesionalek, unibertsitateek edo LABe-ko taldeak proposatutako deialdi irekiak ateratzen ditugu aldi jakin batean, norabide biko elkarrizketa bat irekitzeko.
Deialdietan, hautaketa-prozesu bat egiten dugu, eta ideiek Tabakaleraren baitan garatzeko duten ahalmena aztertzen dugu. Izan ere, Tabakaleran dago kokatuta LABe – Digital Gastronomy Lab, gastronomia- eta elikadura-sektorera iraultza ekarri nahi duen ekintzailetza, berrikuntza eta teknologiako ekosistema.
Nork har dezake parte?
Ideiarik onenak ustekabeko lekuetatik etortzen dira. Pertsona guztiek –adituek zein amateurrek– har dezakete parte, eta guztiak daude gonbidatuta.
Nola har dezaket parte?
Erraza da, eman izena atarian, egin klik erronka ireki batean, egin bidezko urratsak eta bete adieraziko zaizkizun eremuak.
Pertsonek berrikuntza irekiko ereduetan parte hartzeko aukera ez da ideiak sortzera mugatzen. Jendea erabiltzaileen datu-baseekin bat egitera eta, era horretan, produktuak edo zerbitzuak testatzen parte hartzera ere gonbidatzen dugu, produktu edo zerbitzu horiek merkaturatu aurretik balidatu ahal izan daitezen.
Erronka irekirik ez badago, baina ideia bat badut, parte hartu al dezaket?
Jakina, irekitzeko eta lankidetzan aritzeko gogo bizia dugu; zure ideia irekitako ezein erronkarekin bat ez badator, idatz iezaguzu mezu labur eta zehatz bat, eta ahal bezain laster jarriko gara zurekin harremanetan.
Zer da LABe – Digital Gastronomy Lab?
Berrikuntza irekiko living lab bat da, eta alderdi teknologikoa barnean hartuta pertsonei, planetari eta gastronomiaren balio-kateari balioa emango dioten produktu, zerbitzu eta esperientzia berriak batera sortzea, testatzea eta sustatzea du helburu.
Zer da berrikuntza irekia?
Gure ikuspegitik, pertsonak, enpresak, erakundeak, adituak eta entitateak biltzea da, lankidetzan aritzeko, erronka puntualei eman beharreko soluzioetan pentsatzeko, feedbacka partekatzeko eta elkarrekin eragin positiboa sortzeko helburuarekin.
Gure ustez, irekitzeak eta lankidetzan aritzeak bizkorrago bultzatzen du aldaketa, eta proiektu berritzaileak eta eraldatzaileak garatzeko tresnak eta metodologiak eskaini eta proiektu horietan parte hartzeko eta euskarria lortzeko aukera ematen du.